Matrikula zabalik: urtarrilaren 17tik 28ra

Zatoz gurera!

Zuzendutako bisitak:

Eibarko La Sallek, urtean zehar, ikastetxean matrikula egitea nahi duten familiei zuzendutako bisitak eskaintzen ditu. Bisita hauetxetan eraikuntzak ezagutzeko aukera izateaz gain, bai HH eta LH (Isasi) bai DBH eta Batxilergoa (Azitain), gure Hezkuntza Proiektua bertatik bertara bizitzeko aukera ere izango duzue. Nahi duzuenean eska diezagukezue bisita egiteko hitzordua, inongo konpromisorik gabe.

Matrikulazio datetatik gertu, zuen informaziorako zenbait xehetasun gogorarazi nahi dizkizuegu:

Matrikula zabalik urtarrilaren 17tik 28ra:

2 urte eta DBHko 1. mailarako matrikula irekiko da, eta, gainera, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko edozein tarteko mailatarako, plazak badaude. Plaza eskatzen duten ikasle guztiek eskubide eta aukera berberak dituzte, dokumentazioa entregatzen duten eguna edozein izanda ere (adierazitako egunen barruan).

Tramitazioa:

Izapideak edozein ikastetxetako idazkaritzatan egin daitezke (Isasi eta/edo Azitain).

COVID-19arekin dugun egoera kontuan hartuta, eskolara etortzeko hitzordua har dezakezue. 

Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:

– Aukeratutako lehenengo ikastetxean idazkaritzako ordutegian

– On-line: 2022ko urtarrilaren 17tik 28ko 24:00etara arte https://ikasgunea.euskadi.eus/es

Informazio guztia Hezkuntzako web orrian: https://www.euskadi.eus/onarpena-haur-lehen-eta-derrigorrezko-bigarren-hezkuntza/web01-a2hikast/eu/

Deitu:

La Salle Isasi (HH eta LH): Tel: 943202133

Emaila: idazkaritzaisasi@lasalleeibar.eus

La Salle Azitain (DBH eta BATX): Tel: 943121698

Emaila: idazkaritzaazitain@lasalleeibar.eus