La Salle Eibar
1970etik Eibarko La Sallen, 2 urtetik 18 urtera bitarteko ikasleen bidelagun gara… bizitza oso bat elkarrekin haziz eta ikasiz!
La Salle Isasin hasten da bidea: ezagutza, ikaskuntza eta hazkuntza pertsonala. “Hemen haur bakoitza taldeko kide sentitzen da. Hurbiltasunetik laguntzen diegu, eta bakoitzaren garapen ebolutiboa errespetatzen dugu.” Euskaraz bizi gara eta euskal kultura sustatzen dugu. “Elkarrekin hazi, ikasi eta bizi garen gertuko eskola bat gara“. ITB metodologiaren bidez, ikasle bakoitza bere ikaskuntza prozesuaren protagonista da.
La Salle Azitainen elkarrekin hazten jarraitzen dugu, autonomia talde-lana eta ardura sustatuz. “Gure hezkuntza-komunitatearen ongizate fisiko eta emozionala jartzen ditugu erdigunean.”
Konfiantzan, errespetuan eta pertsonengan oinarritutako kalitatezko hezkuntza eskaintzen dugu.
Izartxo
Aisia ere hezten du, jolasak, euskara eta balioak, La Salle komunitate osoaren eskutik.
Jangela
Ikastetxean egunero egiten den janaria, bertako sukaldariekin eta etxeko lan onarekin.
Goizeko zaintza
Eskola-ordutegiaren aurretik eta ondoren eskaintzen dugun arreta- eta zaintza-gunea, familien kontziliazioa errazteko eta txikienei ingurune seguru, hurbil eta atsegina eskaintzeko pentsatua.
Azken berriak
Sar zaitez gure egunerokoan albisteen bitartez.
“Senidetasunezko mundua eraikiz”, 2026-2027 ikasturterako La Salle goiburua
Proega Astea – Fratelli Proiektua
Batxilergorako onarpena: martxoaren 16tik 27ra
Ikasleen onarpena 26-27: Otsailaren 2tik 13ra
Jostailu bilketa solidarioa – Gurutze Gorria
La Salle munduan | Harantzago begira
La Salle hezkuntza munduan hedatuen dagoen erakundeetako bat da. 79 herrialdetan ditu zentroak, eta guztiek dute misio partekatu bat: beharrean diren haur eta gazteei arreta eskaintzea.
Ikasle
Ikastetxe
Herrialde
Unibertsitate
