Ezagutzen ez duzuenontzat, Proyde-Proega La Salle ikastetxeetako Gobernuz Kanpoko Erakundea da. Munduko zenbait herrialde askotan lankidetza proiektu desberdinetan lan egiten du.
https://proyde-proega.org
Gazte talde bat gara, 19 eta 23 urte bitartekoak, La Salleko ikasle ohiak. Gure abentura Tandanacuin hasi bazen ere, orain proiektu berri bat jarri nahi dugu martxan: Jende Xumea Eibar.
Proiektu hau Latinoamerikako herrialde batera joatean datza eta bertan gure helburua laguntza eskaintzea da (hezkuntzan, eraikuntzan, jangeletan,…).