Itunpeko ikastetxe bat gara ISEn (Irakaskuntza Sustatzeko Elkartea) kidetutako familien esku duena tituludun izatea eta La Salle Ikastetxeen Sareko partaide dena.
Eibarko La Salle ikastetxeko hezkuntza elkartea ikastetxeko bizitzan parte diren pertsona guztiek osatzen dute. Hezkuntza proiektu kristau eta eleanitza eskaintzen du, 2 urtetik 18 urtera, ikas-irakaskuntza prozesu osoa betetzen duena: HH, LH, DBH eta Batxilergoa. Gizarte orekatu eta solidario baten alde egiten duen proiektua, gizartearen gisa eta kultur balioei erreparatzen diena, baita gure ikasle eta familien integrazio eta dibertsitateari ere.
Horretarako gizatalde kualifikatua dugu, etengabeko formakuntzan ari dena, hezkuntza proiektu berriak bultzatzen dituena eta inguruko beharretara egokituta dagoena.