Back

Gure izarren artean, izar handienetarikoa.

Pertsona gisa eta jolas, tailer, bizikidetza eta topaketen balioetan hazteko gune irekia. Giza balioetan eta boluntariotzan oinarritutako aisialdi-eskaintza zabala, pertsona osoarena.

Tandanacui

“Bildu gaitezen edo elkartu gaitezen” esan nahi du ketxua hizkuntzan. Tandanacui taldeak DBH eta BATXeko ikasleek osatzen dituzte eta gaur egun munduan dauden arazoak ezagutzeko eta irtenbideren bat, txikia bada ere, bilatzeko elkartzen dira. Beharrean bizi direnen sufrimenduaz norbera eta ingurukoak kontzientziatzeko, boluntarioek zenbait ekintza egiten dituzte beren ikastetxean, hala nola hausnarketak, talde lanak, ikastetxea informazioa ematen duen materialarekin girotzea, merkatuak antolatzea, bizikidetzak, etab.