Proega kanpaina

Badator PROEGA astea, gure eskolako solidaritza astea. Hurrengo astean zehar eskolan egingo diren hainbat ekintzaren bitartez, salletarrok mundu mailan ditugun proiektu solidarioei lagunduko diegu. 

Aurtengo laguntza azken urteetan bezala Argentinara zuzenduko dugu, Eibarko  Udalak emandako dirulaguntzari esker, bertako Malvinas Argentinas-eko Héctor  Valdivielso proiektuari amaiera eman diogu eta orain laguntza hori Gonzalez Catán eskolara joango da. Proiektu honek energia-sarea instalatzeko lehen etapa garatzea  proposatzen du, gasaren erdiko linearen tradutik Armstrong Fundazioaren eraikin  nagusiraino (kalefazioa jartzea), eta alfabetatze integralari dagokionez dauden zailtasun sakonei aurre egitea bilatzen duen proiektu pedagogiko bat gehitzen da, hau da, ezagutzaren maila guztietan alfabetatzea.

Zenbait ekintza egingo dira aste hauetan zehar, besteak beste PROEGA EGUNA. Egun hau martxoaren 2an, Untzaga Plazan ospatuko dugu. Han, merkatu solidarioa, bidezko merkataritzako eta Jende Xumea-ko produktuak  eta Izartxo Taldeak antolatutako jokuak izango ditugu 11etatik aurrera.