Regresar

Proega kanpaina

Badator PROEGA astea, gure eskolako solidaritza astea. Hurrengo astean zehar eskolan egingo diren hainbat ekintzaren bitartez, salletarrok mundu mailan ditugun bi proiektu solidarioei lagunduko diegu. 

Aurtengo laguntza azken urteetan bezala Argentinara zuzenduko dugu, Eibarko Udalak emaniko dirulaguntzari esker, bertako Cordoba hiriko Malvinas Argentinas auzoan dagoen Hector Valdivielso Bigarren Hezkuntzako ikastetxea amaitzeko eta baita Tanbingue eskolan (Togo) putzu bat eraikitzeko.

Zenbait ekintza egingo dira aste hauetan zehar, besteak beste PROEGA EGUNA. Egun hau martxoaren 2an, Untzaga Plazan ospatuko dugu. Han, merkatu solidarioa, bidezko merkataritzako eta Jende Xumea-ko produktuak  eta Izartxo Taldeak antolatutako jokuak izango ditugu.