Zuhaitz landaketak, “Basoak ernatzen” proiektuari amaiera

Eskolako Agenda 2030 programaren barruan, orain dela bi urte “Basoak ernatzen” proiektua hasi genuen. Haziak bildu eta erein ondoren, 2 urtetan zehar zaindu ditugu ernatutako landareak, eta berriki, proiektuari amaiera emateko, zuhaitz landaketa egin dugu. 180 zuhaitz landatu ditugu; gaztainondo batzuk, arte batzuk eta haritzak gehienbat. Zuhaitz-landaketa DBH 4. mailako ikasleek eta agenda 30eko ordezkariek egin dute, Eibarko Baso Biziak elkartearen laguntzarekin, beraienak diren lurretan.

Gure inguruko basoak ezagutu, horien aldeko ekintza bat aurrera eraman, eta, bide batez, erabilera didaktikoa egiteko baliogarria izan da proiektu hau. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!