Ikasleen onarpena 24-25: Otsailaren 7tik 23ra

Ikasleen onarpena 2024-2025 ikasturterako:

2 eta 16 urte bitarteko matrikulazio datetatik gertu, zuen informaziorako zenbait xehetasun gogorarazi nahi dizkizuegu:

Matrikulazio epea: Otsailaren 7tik 23ra. Zuzendutako bisitak! hartu zure hitzordua!
 – On-line: otsailaren 7tik 23ra 24:00etara arte   https://ikasgunea.euskadi.eus/es
 – Aukeratutako lehenengo ikastetxean: idazkaritza ordutegian, otsailaren 7tik 23ra.

Izapideak edozein ikastetxetako (Isasi eta/edo Azitain) idazkaritzetan egin daitezke. Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:
– Isasi: Otsailaren 9an idazkaritza itxita egongo da inauterietako jaia delako. Behar izanez gero, Azitaingo idazkaritzara deitu.
– Azitain: Otsailaren 11 eta 12an idazkaritza itxita egongo da inauterietako jaia delako. Behar izanez gero, Isasiko idazkaritzara deitu.

Gurekin harremanetan jartzeko: 

– Isasi: 943202133   idazkaritzaiasi@lasalleeibar.eus

– Azitain: 943121698 / 623189058   idazkaritaazitain@lasalleeibar.eus

Urtean zehar egiten den bezala, epe honetan ikastetxean matrikula egitea nahi duten familiei zuzendutako bisitak eskaintzen ditugu. Bisita hauetxetan eraikuntzak ezagutzeko aukera izateaz gain, bai HH eta LH (Isasi) bai DBH (Azitain), gure Hezkuntza Proiektua bertatik bertara bizitzeko aukera ere izango duzue. Nahi duzuenean eska diezagukezue bisita egiteko hitzordua, inongo konpromisorik gabe. Gure ateak egunero daude irekita!

Hitzordua eskatzeko  galdetegia: SAKATU HEMEN