ELKARTASUNA

PROEGA kanpaina ospatzen ari gara Eibarko La Salle ikastetxean. Kanpaina honek martxoaren 8tik 18ra iraungo du.
Aurreko urteetan bezala, gure herrialde hartzailea Argentina da, eta, zehazki, gure eskola, Héctor Valdivielso, Kordoba hiriko Malvinas Argentinas auzoan.
Proiektuaren helburua, Eibarko Udalaren laguntzarekin, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eraikin berriaren eraikuntza amaitzea da. Ikastetxean egin beharreko jardueren artean daude:
SENTSIBILIZAZIO JARDUERAK eskola ordutegiaren barruan, Isasin egingo den BIZKOTXO SOLIDARIOA, eta gure kanpainaren ekitaldi nagusi gisa, martxoaren 18an PROEGA EGUNA ospatuko dugu Untzagako plazan.
Bertan, gure merkatu solidarioa antolatuko dugu, bidezko merkataritza postu bat jarriko dugu eta txikienentzako jolasak jarriko ditugu, Izartxo taldeak antolatuta.

Merkatu solidarioa aurrera eramateko, peluxeak, komikiak, jostailuak, lepokoak, belarritakoak, eskumuturrekoak, foulard-ak, puzzleak…biltzeko kanpaina bat ireki dugu familien artean.

Bestalde, Zaporeak Elkatertearen eskutik 2023ko erronka solidarioa jarri da martxan. Martxoaren 20tik 24ra bitartean Eibarko udalerriak jasoko du dilista pardina, eta gure zentroa bilketa-guneetako bat da. Horretarako, edukiontzi bat jarriko da liburutegiaren ondoko sarreran.

Jende txiki askok, leku txiki askotan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezakegu!