Libanotik jaso dugun informazioa helarazi nahi dizuegu. Hango egora oso zaila izaten jarraitzen du eta gure komunitatea irmo ari da jokatzen pertsona kaltetuenei laguntzeko.
Aste honetan, Libanon dagoen taldeak, 10:00etatik gaueko 12:00etara zabaldu du Fratelli zentroa. 5-14 urte bitarteko haurrentzat ireki da, espazio seguru bat eskaintzeko, eta tutoreek lagunduta, jolasak egiteko, marrazteko eta lasai egoteko aukera emango dieten jardueretan parte hartzeko. Alaitasun uneak elkarbanatzea garrantzitsua da, horrelako egoera beldurgarri eta ziurgabeetan.
Gainera, premia larrienei erantzuteko laguntza humanitarioko ahaleginak antolatzen ari dira, elikagaien eta arroparen banaketa barne. Taldea beste erakunde batzuekin ere ari da elkarlanean, gatazkaren ondorioz lekualdatutako pertsonei laguntza emanez. Familiak bisitatzen eta laguntza psikosoziala ematen ari dira, egoera bakoitza ebaluatuz, beharretara egokitutako laguntza eskainiz.
Garrantzitsua iruditu zaigu informazio honen berri izatea, Libanon bultzatzen ari garen lana eta krisi honen aurrean berehalako erantzuna islatzeko.