Back

Batxilergorako matrikulazio datetatik gertu, zuen informaziorako zenbait xehetasun gogorarazi nahi dizkizuegu:

Eskabideak eta dokumentazioa entregatzea: 2024ko apirilaren 8tik 19ra, biak barne:

Batxilergoko 1. eta 2. mailetarako.  

Gure eskaintza ezagutu: Batxilergoa La Sallen

Zuzendutako bisitak:

Eibarko La Sallek, urtean zehar, ikastetxean matrikula egitea nahi duten familiei zuzendutako bisitak eskaintzen ditu. Bisita hauetxetan eraikuntzak ezagutzeko aukera izateaz gain,  gure Hezkuntza Proiektua bertatik bertara bizitzeko aukera ere izango duzue.

Nahi duzuenean eska diezagukezue bisita egiteko hitzordua, inongo konpromisorik gabe.

Tramitazioa:

Izapideak Azitaingo idazkaritzan egin daitezke apirilaren 8tik aurrera. Eskolara etortzeko hitzordua har dezakezue. Ordutegia: 8: 30etik 13: 00etara eta 15: 00etatik 17: 00etara (ostiraletan izan ezik, goizeko ordutegia bakarrik baitugu). 

Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:

– Aukeratutako lehenengo ikastetxean idazkaritzako ordutegian.

– On-line:   https://ikasgunea.euskadi.eus/es

Hezkuntzako web orria: https://www.euskadi.eus/onarpena-eta-matrikulazioa-batxilergoa/web01-a2hikast/eu/

Deitu:

La Salle Azitain (DBH eta BATX): Tel: 943121698

Edo galdetegia bete: Klitatu hemen

Emaila: idazkaritzaazitain@lasalleeibar.eus

Zatoz eta ezagutu!