Misioa
Itunpeko ikastetxe bat gara, titulartasuna ISEn (Irakaskuntza Sustatzeko Elkartea) kidetutako familien esku duena eta La Salle Ikastetxeen Sareko partaide dena.
Eibarko La Salle ikastetxeko hezkuntza elkartea ikastetxeko bizitzan parte hartzen duten pertsona guztiek osatzen dute: Anaia elkartea, irakasleak, AZP, ikasleak, familiak, boluntariotza…
Hezkuntza proiektu berritzaile, gizatiar, kristau eta eleaniztuna eskaintzen dugu, 2 urtetik 18 urtera, ikas-irakaskuntza prozesu osoa betetzen duena: HH, LH, DBH eta Batxilergoa. Jardun osoko eskola, gizarte jasangarri, orekatu eta solidario baten alde egiten duen proiektua, gizartearen kultur eta giza balioei erreparatzen diena, baita gure ikasle eta familien integrazio eta dibertsitateari ere.
Horretarako gizatalde kualifikatua dugu, etengabeko formakuntzan ari dena, Ikaskuntzarako Testuinguru Berria (ITB) bultzatzen duena eta inguruko beharretara egokituta dagoena.
Ikuspegia
La Salle Sareko ikastetxea izatea, honegatik aintzatetsia
Ikasleen gaitasunak ahalik eta gehien garatzea, beraien dibertsitateari erantzuna emanez.
Akademikoki emaitza bikainak lortzea, euskararen erabilera sustatzeko eta globalizatutako gizarte baten beharrei erantzuna emanik.
Kristau eta salletar balioetan heztea, gizarte jasangarria eta solidarioa lortzeko pertsonak formatzeko ardura izanik.
Kudeaketa eraginkorra egitea, ikastetxearen ekonomia eta gizarte jasangarria bermatuz.
Baloreak
- ERANTZUKIZUNA: Hezitzaileek, eredu izanez, ikasle guztien hezkuntza garapen integrala sustatuko dute.
- BERRIKUNTZA ETA SORMENA: Sormenerako eta iniziatibarako berrikuntza pedagogikoa garatzen duen Ikaskuntzarako marko berria bultzatzen dugu, gizartearen errealitate anitzari erantzuna emanez.
- BIZIKIDETASUNA: Lankidetza, aniztasunarekiko begirunea, parte hartzea, zintzotasuna, elkartasuna eta inklusibitatea bultzatzen ditugu.
- JASANGARRITASUNA: Gizartearen garapen iraunkorrean hezten dugu. Hezkuntza elkartea pertsona zaurgarrienen errealitate zehatzetara hurbiltzen dugu.
- BARNETASUNA: Lasaitasuna, autoestimua, bizipen eta emozioen adierazpena eta enpatia indartzen ditugu, traszendentziara irekita.