
Proega Astea – Fratelli Proiektua
- Date 2026-03-07
Badator PROEGA astea, gure eskolako elkartasun astea. Hurrengo astean zehar eskolan egingo diren hainbat ekintzaren bitartez, salletarrok mundu mailan ditugun proiektu solidarioei lagunduko diegu. PROEGAren kanpaina martxoaren 9tik 14ra arte izango da.
Oraingo honetan Fratelli Proiektuari laguntza eman nahi diogu. Gizarte eta hezkuntza zentro bat da, ahulenen inklusioa sustatzen duena, bakoitzarentzako programa pertsonalizatu baten bidez. Beiruteko eta Saidako kanpoaldean (Libano), egunero bigarren hezkuntza aukera bat eskaintzen diegu Siriako gerratik eta Irakeko erlijio-jazarpenetik ihes egin duten haur errefuxiatuei.
Aportazio ekonomikoak ere Proegako kontuan egin daietezke honako kontu korrontean.
Proyde Proega ES29 2095 5010 34 10611863279
Martxoaren 14an, Untzaga Plazan ospatuko dugu Proega Eguna. Han, merkatu solidarioa eta Izartxo Taldeak antolatutako jokuak izango ditugu.
Zatoz!
