Back

Jostailu bilketa solidarioa – Gurutze Gorria

Gurutze Gorriak, urtero egiten duen bezala, jostailu berriak jasotzea helburu duen kanpaina berriari, “Haien eskubideak jokoan”, ekingo dio oraingoan ere zailtasunak dituzten familietan dauden haurrek jolasez eta jostailuez goza dezaten; kanpaina ezagutzeko klikatu hemen. Helburu hau betetze aldera, zuen laguntza eta elkartasuna eskatu nahi dizuegu:
– Alde batetik, kanpainarekin zuzenean laguntzeko aukera duzue, jostailu berri bat erosita (ezaugarriak atxikituta) eta Azitaingo idazkaritzan jarriko den edukiontzi batean utzita.
– Bestetik, Tandanacui taldea “Pintxo Solidario”aren kanpainan parte hartzen ari da abenduaren 4tik 19ra bitartean patio orduan. Kostua 1 €-koa da, eta momentuan ordainduko da.
Aldez aurretik eskertu nahi dizuegu zuen elkartasuna eta esku hartzea.