
- Date 2024-03-19
Batxilergorako matrikulazio datetatik gertu, zuen informaziorako zenbait xehetasun gogorarazi nahi dizkizuegu:
Eskabideak eta dokumentazioa entregatzea: 2024ko martxoaren 16tik 27ra, biak barne:
Batxilergoko 1. eta 2. mailetarako.
Gure eskaintza ezagutu: Batxilergoa La Sallen
Zuzendutako bisitak:
Eibarko La Sallek, urtean zehar, ikastetxean matrikula egitea nahi duten familiei zuzendutako bisitak eskaintzen ditu. Bisita hauetxetan eraikuntzak ezagutzeko aukera izateaz gain, gure Hezkuntza Proiektua bertatik bertara bizitzeko aukera ere izango duzue.
Nahi duzuenean eska diezagukezue bisita egiteko hitzordua, inongo konpromisorik gabe.
Tramitazioa:
Izapideak Azitaingo idazkaritzan egin daitezke martxoaren 16tik aurrera.
Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:
– Aukeratutako lehenengo ikastetxean idazkaritzako ordutegian.
– On-line: https://ikasgunea.euskadi.eus/es
Hezkuntzako web orria: https://www.euskadi.eus/onarpena-eta-matrikulazioa-batxilergoa/web01-a2hikast/eu/
Deitu:
La Salle Azitain (DBH eta BATX): Tel: 943121698
Edo galdetegia bete: Klitatu hemen
Emaila: idazkaritzaazitain@lasalleeibar.eus
Zatoz eta ezagutu!
