PROEGA astea

Badator PROEGA astea, gure eskolako solidaritza astea. Bi aste hauetan zehar eskolan egingo diren hainbat ekintzaren bitartez, salletarrok mundu mailan dugun proiektu solidario bati lagunduko diogu. PROEGAren kanpaina martxoaren 8-18 bitartean izango da. 
Aurtengo laguntza azken urteetan bezala Argentinara zuzenduko dugu, Eibarko Udalak emaniko dirulaguntzari esker, bertako Cordoba hiriko Malvinas Argentinas auzoan dagoen Hector Valdivielso Bigarren Hezkuntzako ikastetxea amaitzeko izango da. Hona hemen egingo diren zenbait ekintza:
• SOBRE TXIKI BAT eramango dute zuen seme-alabek astelehenean etxera, ekarpen ekonomikoa egin ahal izateko.
• SENTSIBILIZAZIO EKINTZAK gelako ordutegiaren barnean.
• Aurten ere Untzagan egongo gara MARTXOAK 13, LARUNBATA 9:00etatik 13.00etara BIDEZKO MERKATARITZAKO eta JENDE XUMEA-ko produktuak saltzen Animatu eta gerturatu!
• APIRILEAN “Elikadura jasangarri eta osasuntsua”-ri buruzko tailerrak egongo dira. Farmacook-ekin elkar-lanean. Aurrerago informatuko zaituztegu.
Eskerrik asko PASTORALTZA TALDEA-ren izenean!