Batxilergorako aurrematrikulazio-datetatik gertu, zuen informaziorako zenbait xehetasun gogorarazi nahi dizkizuegu.
Apirilaren 12tik 23ra (biak barne) aurrematrikula irekiko da.
COVID-19arekin dugun egoera kontuan hartuta, eskolara etortzeko hitzordua har dezakezue. Ordutegia: 8: 30etik 13: 00etara eta 15: 00etatik 17: 00etara (ostiraletan izan ezik, goizeko ordutegia bakarrik baitugu).
Informazio pertsonalizatu gehiago jaso nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezkete eta hitzordua har dezakezue.
Eskabideak eta agiriak aurkeztea:
- On line: 2021eko apirilaren 12tik 23ra arte (beharrezko dokumentazioa gehitu beharko du, eskaneatuta). Ikastetxeak dokumenturen bat konpontzeko eskatzen badu, dokumentazio hori eskaneatuta gehitu ahal izango da apirilaren 23ra arte).
- Ikastetxean eskaerak: 2021eko apirilaren 12tik 23ra arte.
Informazio gehiago: