2 eta 16 urte bitarteko matrikulazio-datetatik gertu, zuen informaziorako zenbait xehetasun gogorarazi nahi dizkizuegu: 2 urte eta DBHko 1. mailarako matrikula irekiko da, eta, gainera, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko edozein tarteko mailatarako, plazak badaude.
Plaza eskatzen duten ikasle guztiek eskubide eta aukera berberak dituzte, dokumentazioa entregatzen duten eguna edozein izanda ere (adierazitako egunen barruan).
Izapideak edozein ikastetxetako idazkaritzetan egin daitezke (Isasi edo Azitain). 
COVID-19arekin dugun egoera kontuan hartuta, eskolara etortzeko hitzordua har dezakezue.

Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:

  • On-line: 2021eko urtarrilaren 18tik 29ko 24:00etara arte
  • Aukeratutako lehenengo ikastetxean: idazkaritza ordutegian, 2021eko urtarrilaren 18tik 29ra

Informazio pertsonalizatu gehiago jaso nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezkete eta hitzordua har dezakezue.

Informazio gehiago: Hezkuntza web orria

Onarpen prozesuari buruz maiz egiten diren galderak (leiho berri batean irekitzen da)