Idazkaritza birtuala: familiekiko komunikazioa sendotzen dugu

Gaur egun gure gizartean bizi dugun egoerak komunikazio digitaleko metodoak indartzera gonbidatzen gaitu: senideak, lagunak, lankideak, ikasgelak, tutoreak, eta baita gure ikastetxeetako idazkaritza eta administrazio sailekin ere. 

Ildo horretan aurrera egiteko, IDAZKARITZA BIRTUALA aurkezten dizuegu:

  • Alde batetik, gure HARREMANETARAKO formularioak informazio-iturri partekatu bihurtzen ditugu (barnean), webgunearen bidez eskatzen diguzunaren jarraipen hobea egiteko aukera emango digutenak.
  • Beste alde batetik, gai batzuetarako denbora errealeko komunikazioa beharrezkoa dela eta alarma-egoerak, konfinamenduak, ordutegiak, faseak… gure telefono-zerbitzua laguntzeko, BIDEO-HARRERA eskaintzen dizugu.

Gure langileek Internet bidez erantzungo dizute “aurrez aurre”.

Idazkaritza irekita dagoen orduetan eskolara ezin bazara hurbildu, gure idazkaritza birtuala erabil dezazun eskatzen dizugu, ikastetxearen webgune bertatik:

Erabili HARREMANETARAKO atala zure eskaera, iradokizuna, kontsulta eta abar bidaltzeko. Administrazio, idazkaritza eta harrera taldea,  ahalik eta azkarren erantzungo dizu telefonoz edo posta elektronikoz.

Eta berritasun gisa, BIDEO-HARRERA atala erabili idazkaritza/harrera ko langileekin bideo-dei bat egiteko; Ordenagailu, tablet edo telefono batetik egin dezakezu. Google Chrome nabigatzailea baino ez duzu erabili beharko (tablet edo telefono bidez bada, Google Meet instalatuta eduki beharko duzu).

Jakina, TELEFONOZ ere dei dezakezu ikastetxeko zenbakira

Alarma egoera dela-eta, ikastetxeak itxita egongo direnez, on-line jar zaitezkete gurekin harremanetan.

Ordutegia:

09:00 – 13:00 eta 15:00 – 17:00

Harremanetan jartzeko telefonoak:

Zuzendaritza: 623107856

Idazkaritza: 623189058

Administrazioa: 636302419

Helbide elektronikoak:

La Salle Isasi: isasi@lasalle.es

La Salle Azitain: azitain@lasalle.es

APE: administrazioaeibar@lasalle.es

 

Espero dugu komunikabide horiek guztion arteko komunikazioa pertsonalizatzeko eta gerturatzeko balioko dutela.

Kontsultatu zure ikastetxeko idazkaritzako ordutegiak.