FRATELLI PROIEKTUARI LAGUNTZA
- Date 11/10/2024
Israelek Libanon egindako eraso krudel eta suntsitzaileen aurrean, PROEGAk Emergentzia Proiektu bat abian jartzea erabaki du diru-funtsak biltzeko, egoera larrian aurkitzen den Fratelli Komunitateari laguntzeko.
Zuetako gehienok baduzue “Fratelli Proiektuaren” berri.
Duela bederatzi urte hasi ziren, elkarrekin lanean, maristak eta salletarrak Libanon proiektu honetan. Gaur egun, 1.300 pertsona baino gehiago artatzen ditugu hogei hezkuntza- eta gizarte-programatan.
Gure onuradun gehienek errefuxiatu siriarrak izaten jarraitzen dute, baina errefuxiatu palestinarrak eta libanoar pobreak ere artatzen ditugu.
Ondo asko dakigunez bonbardaketek aste hauetan kalte izugarriak eragiten dituzte azpiegituretan, milaka pertsona desplazatuz eta familia asko elikagairik, aterperik eta arreta medikorik gabe utziz. Libano hegoaldean lan nekaezina egiten duen Fratelli Komunitatea laguntza ematen ari zaie gatazka honetako biktimei, baina errekurtso gehiago behar ditu bere lanarekin jarraitu ahal izateko.
Zure ekarpena garrantzizkoa izango da Fratellik gehien behar dutenei laguntza ematen jarrai dezan, premia larrian dauden une hauetan.
Eskerrik asko zuen solidaritzagatik