Iaz esan bezala, aurtengo ikasturtean orain arte bultzatu eta landu dugun Eskolako Agenda 21 programa Eskola Agenda 2030era eraldatu da. Agenda berri hau Nazio Batuetako Erakundeak 2015. urtean onartu zituen Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuetan oinarritzen da eta helburu hauen bidez, mundu mailako pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta pertsona guztien oparotasuna bermatu nahi da.
Eskola Agenda 30era fase honetan, gai berri bati helduko diogu aurten: “lehorreko ekosistemetako bizitza”, Garapen Iraunkorrerako 15. helburua hain zuzen ere.
Urtero bezala, gai hori ardatz harturik, gaia landu, diagnostikoak egin, ekintza ezberdinak aurrera eraman eta herri mailako proposamenak burutu beharko dituzte ikasleek, eta ikasturte amaieran, udaletxeko pleno batean aurkeztuko dituzte.
Garapen iraunkorraren bidean, ingurumen hezkuntza garatzen jarraitzen dihardugu eta zuek ere, gurekin batera, egitasmo hau aurrera eramatera gonbidatuta zaudete. Zuen proposamenak ongietorriak izango dira, noski!
Azitainen, gai honekin lotuta dagoen helburu zehatz bat jarri dugu ikasturtea hasi bezain laster; ikasturte amaierarako eskola osoak gure inguruko ohiko 12 zuhaitzen hosto eta fruituak identifikatzen ikasi beharko du. Horretarako, lagungarri izango zaizuen txantiloi bat prestatu dugu. Gurasook ere ariketa hau egin dezakezue, txantiloia Sallenet-etik hartuta. Anima zaitezte!
Garapen iraunkorraren bidean, urtero bezala, ingurumen hezkuntza garatzen jarraitzen dihardugu eta zuek ere, gurekin batera, egitasmo hau aurrera eramatera gonbidatuta zaudete.