Eskola Agenda 21eko proposamenak bideo baten bidez erantzun dizkigu Udalak

Eskola Agenda 21eko proposamenak bideo baten bidez erantzun dizkigu Udalak

Eskola Agenda 21eko programaren aurtengo gaia ekoizpen eta kontsumo arduratsua izan da. Urtero bezala, gai hori ardatz hartuta, udalerriko diagnostikoa egin zuten ikasleek eta Eibarko Udalari aurkezteko proposamen batzuk prestatu zituzten. Proposamen horiek udalbatzar batean aurkezten dira normalean. Aurten, aldiz, alarma egoera izan dela eta, ezin izan da plenoa burutu eta ikasleek egindako proposamenei emandako erantzuna bideo baten bidez jaso dugu. Bideoan iaz egindako proposamenetatik aurrera eraman direnak ere erakusten dira. Beraz, Udalak prestatutako bideoa konpartitzen dugu zuekin.