Ikastetxeak duen helburuetako bat eleaniztasuna indartzea eta sustatzea da, horregatik, aurten ere, “Academia Corporation”ekin daukagun hitzarmenari esker,

DIPLOMA DUAL “BACHILLERATO AMERICANO” egiteko aukera luzatu nahi dizuegu. ”Academia Corporation” Estatu Batuetako eskola erakunde handiena eta nagusiena da, ”Diploma Dual” titulazio bikoitza nazioarteko programa sortu duena.

Ikastetxeak hitzarmen honi esker inplementatu du 2.DBHtik aurrera, nahi duten ikasleentzat, Espainiar eta Estatubatuar Batxilergoko Titulazio Bikoitza.

Programa honek zera ahalbidetzen du, 2.DBHtik aurrera gure ikasleak hemen eta  Estatu Batuetako High School batean, bietan batera, matrikulatuta egon daitezela.

“Diploma Dual” programa onLine egiten da %100,eskolaz kanpokoa balitz bezala. DBH eta Batxilergoan zehar ikasleek estatubatuar 6 kreditu egin beharko dituzte.Honela Ikastetxean egindako ikasketekin batera, Espainiako Batxilergoa lortzeaz gain, estatubatuar “High School” titulazioa ere izango dute.

Anitzak dira “Diploma Bachillerato Dual Internacional”ek eskaintzen dizkigun balio eta abantailak. Hiru helburu nagusi hauek nabarmentzen ditugu:    

*Hizkuntzetan trebatzea, %100 inglesean, curriculuma, irakasleak, ikasteko eta lan egiteko esparrua.

*Teknologian trebatzea, %100 Online, plataformak, erramientak, komunikazioa etab.

* Norbera trebatzea, kudeaketa, ahalegina,  ardura, antolaketa eta heldutasuna izan ditzala ikasleak bai ikasten bai lanean.

Diploma dual programari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, hona jo dezakezue:

Hala ere, dudaren bat izanez gero, zalantza guztiak argitzeko bilera bat egingo dugu:

EGUNA:  Maiatzak 17, 18:00etan

TOKIA: BATX 2A GELAN