Ostiralean, urriaren 16an, ireki da 2020-2021 ikasturterako “Gailu digitalak eskuratzeko diru-laguntzak” kudeatzeko epea.
2020-2021an
gailu digitalak eskuratzeko diru-laguntzak iragarri dira Euskal Autonomia
Erkidegoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta
Batxilergoa egiten ari diren ikasleek erabil ditzaten. Deialdiaren inguruko
gainerako informazioa hemen ere aurkituko duzu: http://www.euskadi.eus/gailu-digitalak-eskuratzeko-diru-laguntzak/web01-a3hsare/eu/
Nori dago zuzenduta
· 2019-2020 ikasturtean beka bat jaso izan dutenei
(unibertsitateaz kanpoko mailetako beka eta ikasketa-laguntzetarako deialdian)
eskola-materiala atalean.
·
Deialditik kanpo gelditzen dira aurreko deialdietan diru-laguntza
hau bera jaso zuten ikasle bekadunak.
Berdinak izan behar dira laguntza-eskariko gailu digitala eta
ikastetxeak eskatzailearen talde osorako aukeratutakoa, eta gailu digitala 2019ko urriaren 3tik aurrera
erosi izana.
Aurkezteko epea ikastetxeko idazkaritzan: 2020ko
urriaren 16tik azaroaren 16ra, biak barne, idazkaritza-ordutegia amaitu baino
lehen.
Ebazteko epea
Deialdia argitaratzen denetik, sei hileko epean ebatzi eta
jakinaraziko dira laguntzak. Diru-laguntzak ikastetxeak jasoko ditu eta
zuzenean familiei ingresatuko die.
Informazio gehiago [+]